XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errumanian ume bat jaiotzen denean, seme-alaba zaharrena kanpora

Ana Mari Amañakoa, Montse Barrena kalekoa eta Lourdes Txaltxa Zelaikoak maleta hartu eta hamar egun pasa dituzte Errumanian.

Eliza Ebangelikoaren berria bertara eramatea zen bidaia honen helburua.

Sendagaiak eta eliza bat eraikitzeko konpromezua eraman eta bete ere egin dute.

Erropa eta janaria eraman zitezkeela bagenekien, baina hori baino askoz garrantzitsuagoa Jesusen berria eta bere hitzen itxaropena eramatea zela garbi genuen.

Pobrezia ezabatzea ez zegoen gure esku baina bai bizitzaren esperantza zabaltzea bertakoen artean diote Ana Mari, Montse eta Lourdesek.

Hamar egun izan ziren hiru eibartarrak Errumanian, bertako umerzurtegiak ezagutzen eta hango umeei jolasak eta txokolate bitartez Jaunaren esistentziaz berba egiten.

Ia ia ez da esnerik ikusten eta medizina eza handia dago, horregatik autobuseko maleteroa botikaz beterik eraman genuen eta baita 20 tonako kamioia janari eta jostailuz leporaino beteta dinosku Ana Marik.

Oso ume gutxi ikusten dira umezurtegietan, oso atzeratuta daude eta ume pilo bat izaten dutenez, beste bat jaiotzen denean, seme-alaba nagusiak kanpora bidaltzen dituzte gurasoek.

Bestalde, jasaten dituzten gauzarik gogorrenak gaixotasunak dira: sarna, rakitismoa eta ihesa.

Familiek dirurik ez dutenez, janaria lortzeko askotan umeak prostituitu egiten dituzte beste aukerarik ez omen dago eta adierazi digu Lourdesek.

Badakite euren egoera aldagaitza dela, baina, hala ere, kanpoko enpresek bertan inbertitzea espero dute.

Bestalde, lehengo errejimenaren beldur dira oraingo demokrazia benetako askatasun sistema izan ez arren.

Mariajose Telleria

Kristau komunitateko gazteak.